XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Idazpuruak eta oroitarriak baserria eraiki zan urtea ekarten dabe normalean; lantzean behin barritze lanak burutu ziraneko urtea ere dakarre, edota jabe aldaketa hutsa egin zanekoa.

Antza danez, Larrabetzun XVIII. gizaldian zabaldu zan ohitureari egotzi daikiogu holango idazpuruak ipintea.

Hariari jarraituaz bada, barritze lanik zaharrena Sarrikolea errotan burutu zan 1767an.

Idazpurua, ondo ikusteko lekuan jartzen zan, gehienetan arku edo ataburuan.

Noiz edo noiz eraiki ebanaren izena ere idazten zan, Larrabizkerra baserrian ikusi daikegunez; beste batzutan, etxea barritu ebanaren izena ere, Loroñogoikoan idatzi zan legez.

Erlijino ikurrak ere sarritan ezartzen ziran, ate edo leihoburuetan agertzen diran gurutzeak nagusi dirala: Errotabarri Errotea eta Garai baserria dira adibideetako batzuk.

Barrenetxebarria baserrian, kaliz bat dager.

Gastelutxu baserrian dagoan hizkialdeaz berba egingo dogu, benetan arraroa dalako holangorik agertzea: gurutzea dago A eta Z hizkien artean.

Seguruenik, Alfa eta Omega grekar hizkiak dira, gaztelania edo euskal alfabetora egokituta.

Hirugarren taldean, arkitektoni alorreko apaingarriak sartu beharko geunkez, besteak beste zutabeak, inpostak...

Zelan edo halan, atarteko arkua (batzutan inposta gainean dagoana), mota honetako apainduren artean ikertzekoa litzateke.

Zutabeen egitekoa, arku edo atartearen zeharreko habearen euskarri nagusi izatea da.

Horren adibiderik garbienak, Plaza eta Olatxe baserriek emoten deuskue, Berresonaga Oinetxeagaz batera.

Inbelpeak, Anguleria Jauregiko zutabeek baino nabarmenago daukez etxe horreek, seguruenik ere, azken etxeotan, euskarri bakarrak diralako.

Gastelutxu baserriaren atarteko zeharreko habea eusteko, zutabe bana jarri zan aldamen bakotxera.

Armarriak ere, beste mota batetako apaingarriak dira; apaingarri izateaz kanpo, etxekoen leinuaren adierazgarri ere badira.

Aitatu doguz nozonoiz, egon, gehienak Jauregietan dagoz eta.

Etxepinto baserria salbuespenen artean sartu beharko geunke.

Izatez, barritzean modernotu egin dabe baina Zugastitarren armarri zaharra mantenduaz: tamaina desbardinetako lantza biren erdian dagoan arbolaren aurretik, igaroten ari dan itxura egiten dauen animalia dager.

XIX. gizaldian, ez zan baserrietan apaindurarik jarten, idazpuruak ez ezik; baserriak goia jo ostean, beherantzako bideari heldu eutsonaren seinale; baserri eta baserritarraren beheraldi sasoia batera suertatu zirana esan beharrik ere ez dago.

Horrezkero, baserria goratuko euken apaindurarik ezarteak ez eukan zentzunik.